Yone Boutiquek egurra

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 26a, 01:00

Yone Boutique Hernani taldeak 11-1 irabazi zion larunbatean Billabonako Txanpaka B taldeari. Hernaniarrak aurreratu ziren markagailuan 1-0, baina billabonatarrek berdintzea lortu zuten. Hortik aurrerako 10 golak etxekoek egin zituzten eta erraz irabazi. Golak: Josuk 4, Davidek eta Pakok 2, eta Miguel, Ivan eta Lutik 1. Datorren asteburuan Aretxabaletan jokatuko dute hernaniarrek eta ez dute partidu xamurra izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!