EMAKUMEZKOEN ligan, Hernanik Anaitasunaren aurka jokatuko du gaur Azkoitian, goizeko 11:00etan. Hernaniarrek liga dotorea egin dute eta multzoko lehen postuan sailkatu dira igoera fasera. Hala ere, partidu zailenak orain etorriko dira eta ikusiko da hernaniarrak noraino iristiko gai diren. Iaz ere jokatu zuten igoera fasea, baina ezin izan zuten mailaz igo. Ordutik taldeak salto haundia egin du eta aukera gehiago izango dituzte aurten txuriberdeek.
Gorengoa Irunen
Gorengo taldeak Irungo Gal zelaian jokatuko du gaur, 17:30etan, Real Union taldearen aurka. Hernaniarrek denboraldia ondo hasi zuten, baina azken emaitzekin 6garren postura jaitsi dira, puntu gutxiren barruan talde asko badaude ere. Real Union B lider dijoa eta punturen bat ekartzea ona litzateke txuriberdentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!