Etxabek Ezkurra izango du lagun gaurko Galarretako estelarrean

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 24a, 01:00

Jokin Etxabek partidu gogorra izango du gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrenean. Koteto Ezkurra izango du lagun, eta aurkari Patxi Zeberio eta Iñaki Lizaso izango dituzte, bikote sendoa. Laster hasiko da Faustino Torneoa eta aurretik partidu ederrak ari dira jartzen Galarretan, jendea puntu puntuan iritsi dadin. Hernanin bizi den azkoitiarrak aukera paregabea du bere sasoi puntua erakusteko. Beste hiru partidu Estelarraz gain, beste hiru partidu ere izango dira gaur Galarretan: Gorriz-Gaztelu/Ibarzabal-Zubizarreta, Matxin III-Aizpuru/Agirresarobe-Auzmendi eta Iñigo-Olazar/Sarasua-Ion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!