Gaztetxoentzako mendi irteera antolatu dute abenduaren 2rako Aldura mendira (537 m); goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik eta egun erdiko irteera izango da. Izen emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkarteko bulegotik pasa behar da (Iturregi plaza, z/g), astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!