Musika pepinofonikoa txikientzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 24a, 01:00

Musika mota berri bat egiten ikasteko aukera izango dute gaur txikiek, musika pepinofonikoa. Horretarako, Haur Kabareta ikuskizuna izango dute gaur umeek eta laguntzera doazen helduek Agerre Teatroa eta Mi Cabeza que Habla konpainien eskutik, goizeko 11:00etan, Biterin. Bi neskatilen arteko adiskidetasunaren bidez, heldua egitea zer den, prozesua nolakoa den eta nork bere burua onartzearen garrantzia bezalako gaiak landuko dira. Ipuin kontalariekin batera, bi neskatilak beraien zalantzak eta fantasiak azalduko dituzte, musika, dantza, abesti eta txontxongiloen laguntzaz.

Musika mota berri bat
Ikuskizun entretenigarria da; aktoreek abestu, musika jo, dantzatu eta zilipurdika ibiltzeaz gain, berezitasun bat dute, musika egiteko modu berri bat; izan ere, musika pepinofonikoa sortzen dute ikusle txikien laguntzaz. Bost urtetik gorakoentzat Familia osoari zuzendutako ikuskizuna da, 5 urtetik gorako haurrentzat bereziki, kabaret honetan azken osagaia haurrek jartzen dutelako, hauen laguntzaz sortzen baitute hiru aktoreek mundu osoan famatu egin den musika pepinofonikoa.

Ikuskizun arrakastatsua
Agerre Teatroa eta Mi cabeza que Habla konpainiek elkarlanean sortutako ikuskizuna da hau. Euskal Herritik kanpo ere ibili dira ikuskizun honekin, Malagan eta Argentinan, esate baterako. Maite Agirre eta Elena Bezanillak zuzendutako lana da, eta Ines M. de Iturrarte, Santi Ortega eta Ainhoa Pineda dira musika joz, dantzan eta zilipurdika ibiltzen diren aktoreak. Gaur herrian izango dira, goizeko 11:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!