Elur Txori elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta gaur eta bihar ospakizun ekitaldiak izango dituzte. Gaur goizeko 11:30etan jubenil mailako eta afizionatu mailako pelota partiduak izango dira Tilosetan. Arratsaldeko 13:30etan, berriz, argazkia aterako dute elkarteko kideek eta bazkaria izango dute ondorenean, elkartean bertan. Bazkaritan omenaldia egingo diete orain mende erdi elkartea sortu zuten bazkideei: Juan Aierbe, Andres Arruti, Fermin Cuesta, Jose Antonio Cuesta, Paulino Elosegi, Atanasio Lapazaran, Jose Larrañaga, Amador Leibar, Xabino Leibar, Antxon Lizeaga eta Manolo Ortega.
Bihar bola eta meza
Bihar, bola txapelketa izango da, Goiz Eguzkin (eguraldi txarrarekin Floridan), 09:30etan hasita. 12:30etan, hildako bazkideen aldeko meza izango da Joan Bataiatzailea parrokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!