Pedro Mari Goikoetxea atxilotu dute Behobian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 23a, 01:00

Pedro Mari Goikoetxea Elorza Tapatxulos hernaniar errefuxiatua atxilotu zuen atzo Frantziako poliziak Behobian. Zenbait komunikabide eta agentziak atzo jakitera eman zutenez, kalean bertan atxilotu zuten hernaniarra. Pedro Mari Goikoetxeak 65 urte ditu eta komunikabideek atzo zabaldu zutenez, euroagindu bat dago bere aurka, Baltasar Garzon epailearen 1996eko erabakian oinarritua. Goikoetxea Baionako komisaldegira eraman zuten eta Pauko Apelazio Epaitetgiko Fiskaltzara eramatekoa dute. Kronikak jakin ahal izan duenez osasun arazo larriak izana da Goikoetxea eta inguruko jendea kezkatuta dago bere egoerarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!