Bihar larunbata feri eguna da Goizuetan, mingain urdinaren gaitza dela eta, aurten ganadurik gabe, baina arduradunek Kronikari esan diotenez, festarako giro ederrarekin. Goizeko 10:00etan Artisau postuak eta nekazal produktuak izango dira plazan eta jubilatuak arropa garbitze exibizioa egingo dute labaderoan. 14:30etan herri bazkaria izango da (txartelak Amaia kafetegian. 948 51 42 42). Bazkal ondoren berriz Larrañaga semea eta lagunek jarriko dute festa. Gazte Asanbladaren eskutik, iluntzean, trikitilariak izango dira Gaztetxean eta poteoa. Umore Ona elkartearen eskutik, berriz, pintxoak plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!