Independentziaren aldeko sinadura bilketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 23a, 01:00

EAE-ANV alderdia sinadura biltzen ariko da bihar Plaza Berrin, independentziaren alde. Guk independentzia kanpainaren barruan egingo dute, 12:00etan hasita. 13:00etan, Beitialarrangoitia Alkateak hartuko du hitza eta proiekzioa eta argazki ateratzea egingo dira.

Herritarrei deialdia

Hernaniko EAE-ANVk herritarrei dei egin die independentziaren aldeko aldarri honetan parte hartzeko. ´Frantziar eta espainiar estatuek jakin behar dute hemen independentzia nahi dugula herritar askok eta askok, hori dela eta hemen dagoen arazo politikoa, alegia herritarren parte bati ez zaiola bere aukera politikoa egi bihurtzen uzten, eta arazo politiko horri irtenbide politikoak eman behar zaizkiola`, adierazi du ANVk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!