Iñaki Arratibel Etorlurreko administrazio kontseiluko kide

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 23a, 01:00

Iñaki Arratibel, Udaleko EAko bozeramailea, Etorlurreko administrazio kontseiluko kide izango da. Etorlur Diputazioari lotutako enpresa publikoa da eta bertan alderdi ezberdinetako ordezkariak izaten dira. EAko ordezkaria izango da Iñaki Arratibel. Etorlur hainbat hirigintza proiektu ari da kudeatzen, Hernaniri dagokionean AMR enpresaren leku aldatzea, Floridatik Ibaiondora. Floridako partzelan 277 etxebizitza egitea da asmoa. Garai bateko Orbegozo enpresako eraikin zahar bat berritzea ere kudeatzen ari da Etorlur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!