Etxeberriko etxebizitzetako Oriamendi Kooperatibak ez ohizko batzarra du bihar, goizeko 10:30etan, Udalarekin duten hitzarmenaren inguruan hitz egiteko. Gaiaren garrantzia kontuan hartuta, bazkideei ezinbestean batzarrera joateko deia egin diote. Kronikara bidalitako prentsa oharrean Udalarekin izandako azken bileraren inguruan zera adierazi du kooperatibak:
´Lehenengo: ez dugu ulertzen zergatik Udaleko gobernu aldaketa bakoitzean desegin behar den aurrekoa gestionatzen ari zena.
Bigarrengo: Pentsatzen dugu boterean dauden alderdi edo korporazio guztiek nahi dutela auzokideentzako onena. Argi dago kasu bakoitzean interes gehiago jarriko dutela gogoa duten gaiak lehenesterakoan.
Hirugarrengo: Hala ere, uste dugu errespetatu egin beharko liratekeela aurreko korporazioak hartutako akordio eta konpromezuak.
Gure kasuan azken hau betetzen ez delako, eta Oraingo Udalak sinatutako hitzarmena errespetatuko ez duenez, gure auzotarrak informatzea beste erremediorik ez dugu biharko deitutako batzarrean`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!