Zaintza lanetan aritzen direnentzat ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 22a, 01:00

Pertsonen zaintzan lan egiten duen jendearentzat edo familiartekoentzat ikastaroa izango da Ongintza Patronatuaren eskutik. Ainhoa Garciak emango du hitzaldia eta honako gaietaz hitz egingo du: estresa zer den, Burnout sindromea zer den eta nola aurre egin, relajazioa, gaitasun sozialak eta baikortasuna, besteak beste. Ikastaroa lahar psikologo elkarteak osatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ikastaroa azaroaren 26tik 30era izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta debalde izango da. Hori bai, plaza mugatuak izango dira, 20 pertsonentzako. izena emateko ongitzako 943 557854 telefonora deitu behar da eta Inma edo Anttonengatik galdetu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!