Lokalak etxe egiteko araudia eztabaidan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 22a, 01:00

Lokalak etxe egiteko araudiaren inguruan, Marian Beitialarrangoitia alkateak zenbait azalpen eman ditu Kronikara bidalitako ohar batean. Beitialarrangoitiak nabarmendu du Hernaniko Udalak ez duela lokalak etxe egiteko aukera ematen duen araudirik, eta onartu eta gaia arautu nahiean ari dela Udala. Atzo bertan eztabaidatu zuten gaia Hirigintza Batzordean.

Alkatetzaren oharra:

´Aste honetan bertan hasiko da arudiaren inguruko eztabaida, hirigintza batzordean, beraz, akordio bat lortzen behar dugun denboraren araberakoa, izango da araua lehenago edo geroago izatea. Hortaz batean edo bestean lokalak salgai ikusten badituzue, eta saltzaileek jakinarazten badizuete lokal horrek baduela etxe egiteko baimena edo baimena lortzeko modu ziurra, ez sinestu, ez baita zuzena. Oraintxe aurkitu dugu honelako kasu bat, Atzieta kaleko 39 zenbakian. Iragarkiak dio baimena duela, eta hori ez da zuzena. Are gehiago araudia kaleratu ondoren ere ziurrenera, ez du etxebizitza egiteko aukera legalik izango, kale guztietan ez baita lokalak etxe bihurtzea ahalbidetuko, eta kasku zaharra da horietako bat. Beraz beste behin ere deialdia egin nahi diegu saltzaile eta erosleei, itxaron dezaten araudia, kaleratu arte lehenei iruzurrik egin ez dezaten, eta erosleei dituzten diru apurrak ziurtasunik gabe gasta ez ditzaten. Gerta liteke lokal bategatik dirutza ordaindu eta gero etxea egiteko baimenik lortzeko aukerarik ez bada, batere gabe geratzea, eta orduan kexuak ez du balioko, berandu izango da. Kontuz bada honelako iragarkiekin, une honetan inolako lokal jabek ez baitu lokal bat etxebizitza bihurtzeko baimenik eta gerora lortzeko modua izango da hainbat kasutan baina beste kasu batzuetan ez, kokatua dagoen kalearen arabera edo bestelako baldintzak betetzen ez dituztelako. Eta zalantzaren bat duenak badaki non gauden beraz datorrela udaleta eta emango diogu jakitera gauzak zertan diren`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!