HAlaxe eman du jakitera Añarbeko Uren mankomunitateko kudeaketa daramakien Añarbeko Urak SA enpresa publikoak. Zenbait komunikabidetan Bartzelonako uren trihalometano kopuruaren berri eman dute eta jendeak izan litzakeen kezken aurrean prentsa oharra atera du Añarbeko Urak SAk. Añarbe urtegiko ura Hernanin eta inguruko herrietan edaten da eta bertako kontsumitzaileei zuzendua dago prentsa oharra. Bost puntu ditu eta honela dio:
1) ´Trihalometanoak konpuesto kimikoak dira, ura potabilizatzean sortzen direnak. Legeak kontsumorako uzten duen kopuru haundiena 150 mikrogramo da litroko`.
2) ´Trihalometanoak beti daude kontsumo publikorako uretan, euri uretatik datozenetan batipat -ez da Añarberen kasua- eta iturburu asko dituzte`.
3) ´Añarbeko Uren kasuan, uraren jatorria -enbaltsea da, ez errioa-, bere kalitatea (ez baita ia giza, nekazal, edo ganadu aktibitaterik), eta potabilizatzeko fase askotan ozonoa erabiltzeagatik, trihalometano kopurua oso txikia da`.
4) ´2006 eta 2007 artean Añarbeko Urak SAk trihalometano kopurua ikusteko 22 azterketa egin ditu ur edangarria tratatzeko estazioan, Astigarragan. Bataz besteko emaitza 9,02 mikrogramo izan da litroko, legeak jartzen duen muga baino 16 aldiz txikiagoa. Horrez gain, ur ornidura sarean beste 155 azterketa egin ditu eta guztira 18,98 mikrogramoko bataz bestekoa eman du, legeak baimentzen duena baino 8 aldiz txikiagoa`.
5) ´Añarbeko Urak-ek esaten du kontsumitzaileen erabateko lasaitasunerako, Añarbeko uraren ornikuntza sarean dagoen urak egoera sanitario eta kalitate onena duela, eta egunero kontrolatzen dela`.