Herri Urratseko neguko erropa salgai bihar Errio-Guardan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 20a, 01:00

Seaska Iparraldeko ikastolen elkarteak Herri Urratseko erropak salgai jarri ohi ditu, garaian garaikoak. Neguko erropa salgai jarriko dute bihar, osteguna, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Errio-Guarda jatetxean. Datorren urtean Herri Urratsen 25garren edizioa izango da, Senpereko lakuan, maiatzaren 11n.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!