‘Herri Komunikabideak: iragana eta etorkizuna’ hitzaldi saila Natza elkartean

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 21a, 01:00

Koldo Castañeda Info 7 irratiko Koordinatzaile taldekoak eta Iratxe Esnaola teknologia berrietan adituak emango dute bihar lehen hitzaldia, arratsaldeko 19:30etan.

Natza elkarteak komunikabideei buruzko hiru hitzaldi antolatu ditu, Herri komunikabideak: iragana eta etorkizuna izenburupean. Bihar izango da lehenengo hitzaldia Komunikabideekin Euskal Herria egiten izenburupean: bertan Koldo Castañeda Info 7 irratiko koordinatzaile den Azti Begia elkarteko kideak eta Iratxe Esnaola teknologia berrietan adituak emango dute hitzaldia. Castañedak Euskal Herriko komunikabideen azterketa orokorra egingo du eta irratigintzaren egoera ere aztertuko du, Euskal Herriaren eraikuntza oinarri hartuta beti ere. Esnaolak, berriz, software askearen inguruan hitz egingo du. Hitzaldia Natza elkartearen lokalean izango da, Errotan, Antziola kalean, arratsaldeko 19:30etan.

Beste bi hitzaldi
Biharkoaz gain beste bi hitzaldi ere izango dira Errotan, bata azaroaren 29an eta bestea abenduaren 4an. Azaroaren 29an, Hezkuntza eta komunikazio teknologiak gaiari buruzko hitzaldia izango da. Abenduaren 4an, berriz, Herri komunikabideen etorkizuna Hernanin izango da hizlariek aztertuko duten gaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!