‘Hernani Konektion’ irratsaioa bihar gauean, Hernaniko aktualitatearekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 21a, 01:00

Bihar gaueko 21:00etatik 22:00etara Hernani Konektion irratsaioa izango da Molotoff irratian eta errepikapena ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Biharkoa ere gaiez gainezka dator: Independentziaren aldeko asteburua; Natza elkartean antolatutako komunikabideen inguruko eztabaidak; EHEk antolatutako ezabaketa astea; lokalak etxebizitza bihurtzeko araudia; aurrekontu partehartzaileak; eta Hernaniko agenda eta kirol saioak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!