Falcon eta Casco eta Barriola eta Arribi izan dira txapeldunak.
Azaroaren 10ean izan zen Etxeberriko Lagun Artea elkarteko urteurreneko afaria, eta urteroko moduan, festa giroa izan zuten nagusi. Afal ondorenean, mus eta tute txapelketetako sari banaketak egin zituzten, urteroko ohiturari segiz. Musean txapeldun, Falcon eta Casco izan ziren eta azpitxapeldun, Paco eta Cristobal. Tute txapelketan, berriz, Barriola eta Arribi izan ziren txapeldun eta azpitxapeldun, Carlos eta Cesar. Argazkian sarituak ageri dira, Etxeberri elkarteko arduradunekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!