Lan istripuan hildako Joxe Kruz Urretabizkaiaren heriotza salatu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 20a, 01:00

Langileen baldintzak, prekarietatea eta segurtasun falta salatu eta istripuak mugatuko dituzten neurriak hartzeko eskatu zuten.

Kontzentrazioa egin zuten atzo Zinkoenean, lan istripuan hildako Joxe Kruz Urretabizkaia hernaniarraren heriotza salatzeko, eta lan prekarietatea eta segurtasun falta salatzeko. LABek eta ezker abertzaleak deitu zuten kontzentrazioa eta Hernaniko Udaleko Gobernu taldeak ere bat egin zuen deialdiarekin.

´Aurten 106 hildako lan istripuetan`
LABek Kronikara bidalitako gutunean salatzen duenez, ´egoera jasanezina da, langileak heriotza aurkitzen dute lanean. Aski da! Esan nahi diegu Ugazaba, Administrazioa eta Euskal Gobernuko arduradunei, ez dituzue beharrezko neurriak hartzen lan istripuak saiesteko`.

´Lan istripuak mugatzeko neurriak hartu behar dira`
Hernaniko Udaleko Gobernu taldeak prentsa oharrean dioenez, ´azken lan istripuak gertuago astindu gaitu herrikoa delako hildako langilea, baina heriotz guztiek uzten dute agerian ez zaiela behar adinako garrantzia ematen lanean ezarri beharreko segurtasun neurriei`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!