‘Gizonak zainketa eta etxeko lanekin goxatzen’ argazki lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 20a, 01:00

Hernaniko Berdintasun Arloak argazki lehiaketa bat antolatu du etxeko lanak egin edo besteak zaintzen dituzten gizonen irudiak zabaltzeko. Helburua da etxeko lanak eta zainketa emakume eta gizonen artean banatzearen garrantzia azaltzea; eta gizonek beldurra edo lotsa galtzea eta norbere burua edo besteena zaintzeak dakartzan alde onez ohartzea. Argazkiak aurkezteko azken eguna datorren ostirala da, Udaletxeko erregistroan. Argazki irabazleekin egutegi bat ateratzekoa du Berdintasun Arloak. Informazio gehiagorako (943 33 43 04 edo kontseilua3@hernani.net).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!