EHU Hernanik erraz irabazi zion Navarbolei taldeari

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 19a, 01:00

ERRAZ irabazi zuen etxeko taldeak larunbat arratsaldean jokatu zen partidua. Navarbolei aurkariak ez zuen aukerarik izan Lauri eta Borjak zuzen tzen duten taldearen aurka. Hiru eta batekoa izan zen azken emaitza; jokoetako tanteoek, 25-16, 20-25, 25-8 eta 25-12, argi erakusten dute hernaniarrek erraz irabazi zutela. Lehen jokoan indartsu azaldu ziren; bigarren jokoan ia jubenil mailako taldea jarri zuen kantxan etxeko taldeak, eta justu baina galdu egin zuten; hirugarren eta laugarrenean jaun eta jabe izan ziren. Beraz, bost garaipen ditu jada taldeak eta sailkapenean lehen postuan jarraitzen du EHU Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!