Gaur zerbitzu sektorearen bilera

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 19a, 01:00

UDAL aurrekontuetako bilerek aste honetan izango dute jarraipena. Hiru sektoretako kideekin bilduko da Udala astelehenetik asteazkenera. Gaur zerbitzu sektoreko ordezkariak bilduko dira, arratsaldeko 18:00etan, Biteri kultur etxean beren behar, proposamen, eskaerak eta abar luzatzeko. Bihar hezkuntza sektoreko ordezkariak bilduko dira Udalarekin; hauek 19:00etan, Biteri kultur etxean. Asteazkenean, hirigintza sektorearen txanda izango da; 18:00etan bilduko dira, hauek udaletxean. Datorren astean, kirola eta kultura sektoreetako ordezkariekin bilduko da Udala. Horiekin sektorekako bilerak bukatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!