hernaniko LABek eta Ezker Abertzaleak lan istripuak salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur Zinkoenean, arratsadeko 19:30etan, Lan istripu gehiago ez! lemapean. Kontzentrazioa joan den astean Donostian lan istripuan hildako J.U.I. 53 urteko hernaniarraren heriotza salatzeko deitu dute. Izan ere, heriotza honekin dagoeneko 106 lagun hil dira honelako istrupuetan. Hernaniko LABek eta Ezker Abertzaleak esan dute patrolana dela heriotza hauen errudun; LABek zehaztu du arduradunek, heriotzak salatu bai, baina ez dutela behar bezalakoneurririk hartzen hauek saihesteko.