Albokazaleek ez zuten hutsik egin atzo Albokarien topaketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 19a, 01:00

EUSKAL Herriko albokazaleek ez dute hutsik egin aurten ere, urtero bezala Hernaniko topaketan elkartu baitziren. Guztira 80 bat albokari bildu ziren atzo, gehienak Gipuzkoa eta Bizkaia aldekoak, bertan baitaude albokari eta alboka eskola gehien. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera Hernaniko topaketa hau erreferente bihurtu da Euskal Herri mailan, eta asistentzia ziurtatua egoten da.

Alboka goiz eta arratsalde
Aurten Albokaren inguruko jardunaldiak bi egunetan egin dituzte, larunbat eta igande, eta Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak eta Hernani Musika Eskola Publikoak antolatu dituzte, elkarlanean. Atzo Hernaniren txanda izan zen beraz, eta goizean albokaren inguruko tailerrak izan ziren Fede de Dios, Andrea Pisu eta Alan Griffin eta J.A. M. Ossesen eskutik. Arratsaldean erromeria izan zen. Azpimarratzekoa da aurten Sardiniatik etorritako Andrea Pisuk bertako Launeddas izeneko instrumentuarekin eman zuen emanaldia. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, Launneddas instrumentuak hiru hodi ditu, eta albokak berriz bi. Harekin batean erromerian jo zuten Usurbilgo, Hernaniko eta Bizkaiko albokariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!