Kontzentrazioa izango da bihar, lan istripuak salatzeko. Kontzentrazioa, batetik, Hernaniko Ezker Abertzaleak deitu du, eta bestetik, Hernaniko LAB sindikatuak. Ezker Abertzaleak salatu du azken egunetan 3 langile hil direla lan istripuetan eta horietako bat Jose Urretabizkaia Iturralde Hernaniko bizilaguna izan dela. LABek gogorarazi du aurten 106 pertsona hil direla lan istripuen ondorioz. Bi eragileek ere patrolana eta administrazio jo dituzte egoera honen erantzuletzat. Kontzentrazioa arratsaldeko 19:30etan izango da, Zinkoenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!