Jon Martin nagusi Eskoriatzan, Jesus Mari Irazu bigarren eta Unai Agirre hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 18a, 01:00

Gipuzkoko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioa jokatu zen atzo Eskoriatzan. Saioko puntuazio altuena Jon Martinek lortu zuen, 497,5 puntu. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuak Hernaniko Bertso Eskolako hiru kidek lortu zituzten: Jesus Mari Irazuk bigarren egin zuen (496 puntu), Unai Agirrek hirugarren (492,5 puntu), eta Beñat Gaztelumendik laugarren (488,5 puntu). Bosgarren Uxue Albedi izan zen (484 puntu) eta seigarren Ainhoa Agirreazaldegi (443,5 puntu). Beraz, Jon Martin izango da zuzenean finalera pasako den bertsolaria. Gainerakoak beste finalerdietako saioen puntuazioen zain geratuko dira orain, eta puntuazioaren arabera izango dute kantatzeko aukera, abenduaren 16an, Donostiako Illunben izango den finalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!