Agenda gainezka Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 18a, 01:00

goiz eguzki zentro sozialean urte bukaera mugitua ari dira izaten, ez aspertzeko modukoa. Joan den astean gorputzeko garbitasunak duen garrantziaz jabetzeko hitzaldia eman zuen Pablo Medinak. Marsel magoaren emanaldia ere izan zuten joan den astean. Irteera eta loteria Abenduaren 15ean, Gatikara irteera egingo dute. Goizeko 09:00etan aterako dira Atsegindegitik eta Gernika bisitatuko dute. Hamaiketakoa egin ondoren, Urdaibai inguruan ibiliko dira, eta baita Bermeon ere. Eguerdian sekulako menua dastatuko dute Gatikako jatetxe batean. Arratsaldean dantzaldia izango da. Bestalde, jakinarazi dute bazkideek Gabonetako loteria eskuratzeko epea abenduaren 5ean bukatzen dela. Egun horretatik aurrera nahi duenari salduko zaio loteria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!