106. hildakoa lan istripuan PATRONALA HITZAILE

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 18a, 01:00

Lan istripuaren ondorioz, azken hildakoa lehengo ostegunean izan zen, Hernanin bizi zen, eta aurtengo 106. pertsona izan da bere lanean bizitza galdu duena. Egoera jasaezina da, lanera joan eta etxera ez itzuli, 20,30,40,50,60 urte berdin da adina, langileek heriotza aurkitzen dute lanean. Gainera, ardurak nahi lituzkete konpartitu. ASKI DA!! diegu Ugazaba, Administrazioa eta Euskal Gobernuko arduradunei, biolentzi mota bat salatzen duzue, eta ez dituzue behar diren adina neurriak hartzen lan istripuak saihesteko eta lanean heriotzak desagertzeko, prestatzen dituzuen plangintzak itxura besterik ez dira, espedientea betetzeko soilik, zuena ikusten ez den biolentzi txuria da. LABetik salatzen ditugu: prekarietatea, azpikontratazioa , lan erritmoak etabar, garbi dugu baldintza hauek lan istripuak areagotu egiten dituztela ( horrela diote ikerketek). HORREGATIK deialdia luzatzen dizuegu hernaniar guztiei, datorren astelehenean azaroaren 19an, arratsaldeko 19:30ean Zinko-Enean egingo dugun salaketa kontzentrazioan parte hartzera. Javier Hernández Ruiz de Larrinaga, Hernaniko LAB sindikatuaren izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!