AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, Abiadura Haundiko Trenaren inguruko konferentzia izan zen atzo, goiz eta arratsalde. Azpimarratzekoa da, gai ezberdin asko planteatu zituztela konferentziara gonbidatutako adituek, baita konferentzia entzutera joandakako jendeak ere. Konferentzia honekin, AHT Gelditu! Elkarlanaren helburua azpiegitura honen inguruko eztabaida integral bat egitea izan da, horren premia ikusten baitzuen. Planteatutako gaien artean honakoak izan ziren: trenak gizartean eta hiriguneetan izango duen eragina; azpiegituren inposaketa eta gizartearen parte hartzea erabakietan eta Euskal Herrian gai honen inguruan izan den mugimendua.
Mobilizazioak
AHTren kontrako mobilizazioak ere deitu dituzte datozen egunetarako. Azaroaren 22tik 29 protesta egunak izango dira AHTaren arduradun politikoen eta enpresa eraikitzaileen aurrean. Abenduaren 15ean, manifestazio nazionala izango da Arrasaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!