Gaurko Albokarien Hernaniko 14. Topaketan bazter guztietako albokazaleak bilduko dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 18a, 01:00

EUSKAL Herriko bazter guztietatik eta kanpotik etorritako albokazaleak bilduko dira gaur herrian Alboka. Iragana, oraina eta geroa lemapean. Aurtengo topaketa Oiartzungo Herri Musika Txokoak antolatutako 6. Herri Musika Jardunaldiekin lotu dute, izan ere, jardunaldi hauek alboka izan dute aztergai. Hau honela, Musika Txokokoek Hernaniko Musika Eskola Publikoko herri soinu tresnen mintegira jo zuten, izan ere, Albokarien Topaketak oinarri ezin hobea eskaintzen du albokazaleak biltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!