Bihar, laugarren jardunaldia Xake txapelketa herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

Ari dira pixkanaka aurreratzen Xake txapelketa herrikoiko partidak eta bihar laugarren jardunaldia jokatuko da. Beti bezala arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira partidak Zumitza tabernan. Bi xakelari dira sailkapen buruan, jokatutako partida guztiak irabazita, Eneko Martiarena eta Fernando Esnaola; bihar elkarren kontra ari beharko dute. Bi irabazi eta tablas batekin Jon Altuna eta Mikel Apezetxeak jarraitzen diete. Biharko partidak: Martiarena/F.Esnaola; Altuna/Estevez; Zilm/ Apezetxea; Berrueta/Plaza; Iker/Magi; Estibariz/Harry; I.Esnaola/ Murua; Bereziartua/Ramos; Blanco/ Azkue; Madina/Erdozio eta Sito/Iglesias. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!