Aurreko asteburuan derrigorrean atseden hartu behar izan zuen senior taldeak, aurkako taldea bajak zirela eta ezin izan zelako osatu eta gaur ekingo dio berriz ligari talde hernaniarrak. Navarvolei talde nafarraren bisita jasoko du gaur eta geldialdiaren aurreko sentsazio onak berreskuratzen ahaleginduko dira etxekoak. Partidua gaur arratsaldeko 18:00etan izango da kiroldegian
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!