Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur haur eta gazteek aukera izango dute bolan ikasteko, Goiz Eguzkiko bolatoki berrian, Atzieta kalean. Bola taldeko bi kide ariko dira maisu lanetan, 11:00etatik 13:00etara, eta nahi duenak dauka azaltzeko aukera.
Bestalde bihar, Gipuzkoako txapelketako tiraldia da Herreran eta bertan izango dira Hernaniko bolariak, 10:00etatik 12:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!