Garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

Hernanik azken bi jardunaldietan atzera egin du sailkapenean, bigarren postutik 6garrenera jaitsi baita. Beherakada hau gelditu asmoz zelairatuko da gaur arratsaldean Zubipera Hondarrabiaren kontra jokatuko duen partiduan. Gorengoen maila oso maila orekatua da eta bi emaitzen arabera gora edo behera egin dezakezu. Ordizia liderraren kontra berdindu egin zuen Hernanik orain bi jardunaldi eta aurreko astean berriz Berioren aurka galdu eta hauek aurrea hartu zioten sailkapenean. Hala ere, postu batzuk atzera egin arren, orain bigarren den Ordiziatik 3 puntura dago eta garaipenaren bidera itzuliz gero, goiko postuen borrokan sartuko da berriz ere. Gaur 16:30etan Zubipen, Hernani-Hondarribia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!