Larunbatera aurreratu dute madrildarren aurkako partidua.

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

GAUR arratsaldean jokatuko du Ohorezko B mailako taldeak jardunaldi honetako partidua. Azkenaldian igande eguerdietan ari ziren jokatzen etxeko partiduak, baina jardunaldi honetakoa gaur arratsaldera aurreratu dute. Complutense Cisneros, bisitari indartsua Gaur arratsaldean aurkari gogorra izango dute aurrean hernaniarrek, Complutense Cisneros talde madrildarra bai dator Landarera. Madrildarrak bigarren dijoaz sailkapenean etxekoek baino 5 puntu gehiagorekin. Beraz, gaurkoa lehia gogorra izango da, baina, etxekoek irabazi ezkero bisitariengana asko hurbilduko lirateke. 16:00etan Landaren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!