Medalla Milagrosa elkarteak batzarra izan zuen asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

Hernaniko Medalla Milagrosa elkarteak urteko batzarra izan zuen joan den asteazkenean Inmaculada ikastetxean, eta bertan urteko diru kontuetaz aritu ziren; zenbat diru bildu duten eta nola banatu duten diru hori. Elkarteak Ama Birjinaren irudia ibiltzen du etxez etxe, eta hor urtearen bukaeran diru bat biltzen da, gero banatu egiten dena. Elkarteko arduradunek Kronikari jakinarazi diotenez, dirua misioetan lanean ari direnei, Hernaniko parrokiei eta beste proiektu batzuei ematen zaie. Hernanin 1.300 etxetatik pasatzen da irudia, eta irudi horietaz arduratzen diren 60 zeladora edo zaintzaile daude. Ama Mirariaren Hirurrena Errosario Santua eta Eukaristia izango dira datozen azaroaren 25, 26 eta 27an, Ama Mirariaren Hirurrena (Triduo) dela eta. Hiru egun horietan Errosario Santua izango da 18:40etan, eta Eukaristia 19:00etan, Aita Juan Jose Muniainen eskutik, San Juan Bataiatzailearen parrokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!