Langile Ikastolak kontzentrazioa egin zuen asteazkenean Laubidietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

ASTEAZKENEAN, azaroak 14, Langile Ikastolako irakasleek kontzentrazioa egin zuten Hezkuntza Sailak ezarritako ordainsarien sistema diskriminatzailearen kontra protesta egiteko. Sistema honen arabera, aurtengo ikasturtetik aurrera soldata desberdina jasoko dute tutore direnek eta espezialistek. Irakasleen gehiengo sindikala neurri honen aurka dago. Beraz, litekeena da aurrerago mobilizazio gehiago izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!