Uretan jolasteko eta ondo pasatzeko aukera ematen du ur ludotekak. Umeek erruz disfrutatzen dute uretan egindako jolasekin; horretarako, jostailu erraldoiak dituzte eta urarekin lotutako ariketa eta jolasak egiten dituzte.
Helduak gonbidatuak daude
Umeek ez dute, ordea, bakarrik etorri beharrik, izan ere, gurasoak eta zaintzaileak ere gonbidatuak daude txikiekin disfrutatzera ekintza ludiko hauetan. Normalean 8-11 urte bitarteko umeak joaten dira, baina txikiagoak ere ibiltzen dira saltsan, gurasoak lagun.
Jolasteko gunea
Gunea printzipioz jolasteko da, ez igeri egiteko; dena den, inork igeri egin nahi badu, horretarako espazioa ere izango du. Igande honetan hasi eta maiatza bitarte hilean bitan izango da ur ludoteka polikiroldegiko igerilekuan, Kirol Patronatuak antolatuta. Bihar, kiroldegiko igerilekuan, goizeko 10:30etatik eguerdiko 12:30etara.