Konferentzi honek gaiaren inguruko ikuspegi globala eskaintzen du? Beharrezkoa al da? Hori da, hain zuzen ere, behar den planteamendua. Gizakiaren bilakaera garapen jasangarri edo ekologikoarekin lotu behar da. Agintariek ez dute ezagutzen populazio, baliabide eta ingurunearen artean dagoen erlazioa. Bata bestearen gainean hartzen dituzte neurriak, herritarraren bizkarretik eta hauen iritzia galdetu gabe.
Hainbat lekutan bizitu zara eta gai honen inguruko mugimenduak ezagutu dituzu. Berdin erantzuten al zaio leku guztietan?
Hemen erantzuna beste lekuetan baino indartsuagoa da, jendeak gehiago estimatzen baitu bere lurra. Dena den, jendeari informazioa eman behar zaio eta berak erabaki behar du zer egin bere lurrarekin.
Aldaketa klimatikoa, azpiegitura handien eragina ingurugiroan... Horiek horrela al dira? Zaila da zehaztea zenbaterainoko eragina duen gizakiak guzti honetan. Hala ere, egia da gizakiak eragin haundia duela: gero eta energia gehiago behar da, baliabide naturalak gehiegi erabiltzen dira, gune naturalak hustutzen ari dira, hirietara jotzen du jendeak, AHT bezalako azpiegitura handiak egiten dira jendea hirietara eramateko... Guzti horiek lurraldearen desoreka eragiten dute.
Zer egin daiteke ingurunean eragiten duten kalte hauek sahiestu, edo gutxienez, gutxitzeko?
Ikerketak egin behar dira lurralde batek ematen dituen aukerak ezagutzeko eta horren arabera antolatu. Oinarrizko araua hau da: ez dago espezierik bere inguruneari eraso egin eta hark baino gehiago iraun dezakenik; ingurunea deuseztatzeak bertan bizi diren espezieak desagertzea dakar. Datorren urteetarako aurreikuspen erreala eginez gero, azpiegiturei ematen zaien gehiegizko garrantzia gutxituko litzateke, eta horrela, gero ia alferrikakoak izango diren, eta kalte handia eragingo duten azpiegiturak alde batera utzi. Gisa honetako lan pare bat baditugu Euskadin eginak. Beste hainbeste gertatzen da kontrajarriak diren azpiegiturekin, izan ere, batzuetan azpiegitura batek beste baten erabilera murrizten du.
Oraindik landa ingurune garrantzitsua duen Hernani bezalako herri batean, zein eragin izan ditzakete aldaketa hauek?
Lehenik eta behin, Hernaniko biztanleek, beste edozein herritako edonork bezala, euren lurrarekin zer egin nahi duten erabakitzeko eskubidea dute. Bestalde, ez dut onurarik ikusten Hernani herriarentzat. Esate baterako, lurraldeko leku asko lotuko dituen trenbide sare egoki batek mesede handiagoa egingo lioke ekonomiari adibidez, 200 Km orduko egiten dituen AHTk baino.
----------------------------------------------------------------------------------------
Egun osoko konferentzia AHTren inguruan
Goizeko 10:00etan, Sandiusterrin
‘Critica a la movilidad generalizada de personas y mercancías: una perspectiva de decrecimiento’.
Simon Charbonneau (Akitaniako AHTren kontrako mugimenduko kidea; Bordeleko Unibertsitatean irakaslea); Yayo Herrero (‘Ecologistas en acción’, Madril); David Hoyos (Ingurugiro ekonomilaria, EHU).
Goizeko 12:00etan, Sandiusterrin
‘El impacto urbano y social del TAV en la ciudad’.
Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra (Filosofia eta hiri eraikuntzan adituak); Paulino (AHTren kontrako asanblada, Iruña); Nekane Jurado (Ekonomilaria).
Goizeko 12:00etan, Biterin
‘No queremos ir al futuro’.
-Luis Bredlow (Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia
irakaslea).
Arratsaldeko 16:00etan, Biterin
‘Ingurugiroa eta AHT’.
Iñaki Antiguedad (Hidrogeologia irakaslea, EHU); Margarita Martin (Metereologoa); Roberto Manjón (Ekologistak Martxan).
Arratsaldeko 16:00etan, Sandiusterrin
‘Inposaturiko egitasmoa: herritarren partehartzea irekitzeko aukera’.
Iñaki Iurrebaso eta Andoni Eizagirre (Soziologoak); Josu Larrinaga (‘Parte Hartuz’ ikerketa taldeko kidea); Roberto Manjón (Ekologistak Martxan).
Arratsaldeko 18:00etan, Sandiusterrin
‘AHTren aurkako borroka Euskal Herrian’.
Victor Pachon (Lapurdiko CADE ingurumenaren defentsarako elkarteen koordinakundeko bozeramailea); Jorge Iriarte (Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana); Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana).