Saskibaloian ikasteko aukera bihar kiroldegian, gaztetxoentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 17a, 01:00

Saskibaloian ikasi nahi duten, edo praktikatu nahi duten gaztetxoek, aukera izango dute lau igandeetan, Hernaniko saskibaloi taldeak Saskibaloia igandeetan ikastaroak antolatu baititu. 1996, 97 eta 98 urteetan jaiotako gaztetxoak gonbidatu ditu azaroaren 18an, 25ean eta abenduaren 2an eta 16an izango diren jardunaldietara. Saskibaloia igandeetan, 10:30etatik 12:00etara, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!