Abiadura Haundiko Trenaren inguruko jakinmina duen guztiak hitzordua du bihar Hernanin, izan ere, gai honi buruzko konferentzia zabala antolatu du AHT gelditu! Elkarlana taldeak.
Ikuspegi globala
Gaiaren gaineko ikuspegi globala emango da; horretarako gai honekin zerikusia duten esparru ezberdinetako ikuspegiak ekarriko dira. Hau honela, bertan izango dira, besteak beste, soziologoak, ingurugiro ekonomilari bat, hiri erainkuntzan adituak, metereologo bat eta abar. Finean, eskatzen dena zera da: AHT egiteko lanak gelditzea eta gaiari buruzko eztabaida sakona bultzatzea gizartean.
Hainbat mobilizazio
Konferentzi hau AHTren inguruko mobilizazioen barnean sartzen da; azaroaren 22tik 29ra herri ezberdinetan izango dira protesta ekintzak eta abenduaren 15ean manifestazio nazionala egingo da Arrasaten.
Konferentziaren egitaraua
Goizeko 10:00etan, Sandiusterrin ‘Critica a la movilidad generalizada de personas y mercancías: una perspectiva de decrecimiento’. Simon Charbonneau (Akitaniako AHTren kontrako mugimenduko kidea; Bordeleko Unibertsitatean irakaslea); Yayo Herrero (‘Ecologistas en acción’, Madril); David Hoyos (Ingurugiro ekonomilaria, EHU).
Goizeko 12:00etan, Sandiusterrin ‘El impacto urbano y social del TAV en la ciudad’. Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarra (Filosofia eta hiri eraikuntzan adituak); Paulino (AHTren kontrako asanblada, Iruña); Nekane Jurado (Ekonomilaria).
Goizeko 12:00etan, Biterin ‘No queremos ir al futuro’. -Luis Bredlow (Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia irakaslea).
Arratsaldeko 16:00etan, Biterin ‘Ingurugiroa eta AHT’. Iñaki Antiguedad (Hidrogeologia irakaslea, EHU); Margarita Martin (Metereologoa); Roberto Manjón (Ekologistak Martxan).
Arratsaldeko 16:00etan, Sandiusterrin ‘Inposaturiko egitasmoa: herritarren partehartzea irekitzeko aukera’. Iñaki Iurrebaso eta Andoni Eizagirre (Soziologoak); Josu Larrinaga (‘Parte Hartuz’ ikerketa taldeko kidea); Roberto Manjón (Ekologistak Martxan).
Arratsaldeko 18:00etan, Sandiusterrin ‘AHTren aurkako borroka Euskal Herrian’. Victor Pachon (Lapurdiko CADE ingurumenaren defentsarako elkarteen koordinakundeko bozeramailea); Jorge Iriarte (Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana); Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana).