Sinbolo frankistak kentzen ari da Udala, baimena emandako edifizioetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 16a, 01:00

HERNANIKO Udalak sinbolo frankistak kentzeari ekingo dio datozen egunetan, bizilagunek baimena emandako eraikinetan. Udalak sinbolo frankistak kentzeko proposamen bat luzatu zuen, bertan etxejabeei deialdia egin zitzaien, baimena emanez gero, Udalak sinbolo frankistak kenduko dituela jakinaraziz. Dagoeneko zazpi eraikinetan sinbolo frankistak kentzeko eskaria jaso du Udalak, Sagastialdeko 6 eraikinetan eta Galarretako eraikin batean.

Udalarekin harremanetan jartzeko deia

Hernaniko Alkatetzatik deia luzatu dute Udalarekin harremanetan jartzeko, ´oraindik badira eta beste hainbat kasu etxejabeen aldetik ezer adierazi ez zaiguna`. Udalak azaldu du horretarako udaletxera deitu besterik ez dela egin behar: ´prozedura erraza da, eta gure ustez badu bere garrantzia frankismoaren ikurrak kentzeak, beraz etxejabeak animatu nahi ditugu baimena eman diezaguten`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!