EHU Hernanik ez zuen jokatzerik izan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 15a, 01:00

hernaniko mutilen boleibol taldeak ez zuen jokatzerik izan, joan den larunbatean, Bilboko Rekalde taldea jokalari faltan zelako partidua jokatzeko. Entrenamenduan bi jokalari lesionatu eta beste jokalari batzuek lana zutelako ezin izan zuten taldea osatu. Hernaniko boleibol arduradunek azpimarratu dute Hernanik oraindik ez duela jokalari arazorik izan, baina boleibolean orokorra dela egoera hori, mutilen taldeetan. Hernanin ere behe mailetan jende falta haundia dago, arduradunek azpimarratu dutenez. ´Telebista, irrati eta prentsak zer esan haundia dute horretan, nabaria da egiten den diskriminazioa; batzuek ez dute kirol lorpenik baina egun osoan beraiei buruz hizketan ari gara; besteek emaitzak lortzen dituzte, baina ez da horietaz hitz egiten. Duela hilabete, adibidez, selekzio batek etxean Errusiaren kontra Europako txapelketako finala galdu zuela leku guztietan esan dute. Inork ba al daki beste selekzio batek egun berean Europako txapelketa finala irabazi egin zuela?`. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!