Irazu, Agirre eta Gaztelumendi larunbatean, Gipuzkoako txapelketako finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 15a, 01:00

gipuzkoako txapelketa aurrera dijoa eta datozen 3 asteburuetan jokatuko dira txapelketako 3 finalaurrekoak; larunbatean lehendabizikoa, Eskoriatzako Udal kiroldegian, 18:00etan. Hernaniko bertso eskolako 3 bertsolari ariko dira kantuan larunbateko finalerdian: Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi eta baita beste hiru bertsolari ere, punta-puntakoak hauek ere: Uxue Alberdi, Jon Martin eta Ainhoa Agirreazaldegi.

Beste bi finalerdiak

 Guztira 18 bertsolari sailkatu dira finalerdietara, eta hiru saio izango dira, hiru asteburutan. Finalera 8 bertsolari pasako dira, saio bakoitzeko lehendabizikoa eta beste bost puntuazio onenak. Hernaniko bertso eskolako 5 sailkatu dira finalerdietara; larunbatean kantutako duten hiruak eta beste bi: Aitor Mendiluze eta Iñaki Zelaia; bi hauek abenduaren 1ean kantatuko dute, Ordiziako Majori kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!