‘Mont Blanc-eko mendigunean alpinismoa’

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 14a, 01:00

Saez de Ubarainen izotz, haitz eta elurretan egindako eskaladak ikusgai gaur.

Mikel Saez de Ubarain eskalatzaileak hainbat paretetan egindako eskaladak emango dizkigu ikustera gaur arratsaldean Biterin emango duen proiekzioan: Droites, Petit Dru, Grandes Jorasses eta Pilar de Broulliard. Hauetako eskalada batzuk erreferente garrantzitsuak dira, lehenengo euskal igoerak izan baitira. Gaur, ilunabarreko 19:30etan, Biteri Kultur Etxean.

Bereziarturen emanaldia

Astelehenean Josune Bereziartu eskalatzailea izan zen herrian, Uda alpinoa proiekzioarekin. Arrakasta izan zuen ekitaldiak, aretoa gainezka egoteaz gain, jendea oso adi eta gustura egon baitzen. Proiekzio hauek guztiak Mendiriz Mendik antolatutako Mendizale Asteko ekitaldiak dira. Joan den astean hasi ziren emanaldiak eta aste osoan zehar luzatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!