Gaur eguerdian, 12:00ak aldera irekiko dute berriz, Astigarragako bariantea, GI-131 errepidea, hilabete baino gehixeago itxita eman eta gero. Hain zuzen ere, pasa den hilaren 4an itxi zuten estrukturan agertutako pitzadura batzuk zirela eta.
Konponketa lanak
Hasieratik jakinarazi zuten, konponketa lanak luze joko zutela, abenduaren hasiera arte edo, baina azkenik uste baino lehen konpondu dute. Alde batetik, estrukturen egoera begiratu dute, eta bestetik, zutabe batzuren gaineko metalezko armazoia indartu dute. Badirudi lanak emaitza onak eman dituela eta errepidea bertatik lasai ibiltzeko moduan dela berriro ere.
Akabo ilarak
Beraz, hemendik aurrera auto erabiltzaileek ez dituzte, hala nahi ez badute behintzat, Ergobia eta Astigarraga zeharkatu beharko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Azpiegitura Departamendutik, hala jakinarazi dute Kronikara bidalitako ohar batean.