Bost minutuko argi etenaldia egiteko deia egin du EB-Berdeak alderdiak bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 14a, 01:00

Argi etena espainiar estatuan dago deituta aldaketa klimatikoari aurre egiteko, eta bihar egingo da, osteguna, 20:00etatik 20:05era.

Hernaniko Ezker Batua Berdeak alderdiak prentsa oharra bidali du Kronikara eta bertan bost minutuko argi etenaldia deitu du, ´aldaketa klimatikoari aurre egiteko`. Argi etenaldia espainiar estaturako deitu dute, organizazio ekologista, sindikal eta sozialek (CCOO, UGT, CGT, STEE, Ecologistas en Accion, ONG Koordinadorak, Greenpeace, eta abarrek). EB-Berdeak taldeak hernaniarrak animatu nahi ditu argi etenaldiarekin bat egitera, ostegunean, 20:00etatik 20:05era.

´Aldaketa klimatikoaren aurrean, ekin`

Oharrak dioenez, Valentzian Nazio Batuek aurkeztutako Aldaketa Klimatikoari buruzko txostenak organizazio asko motibatu ditu osteguneko argi etena konbokatzera. ´Argi indarra bost minutuz mozteak ez du helburu sinboliko hutsa, praktikan ere baliogarria da. Izan ere, produzitzen dugun CO2aren lautik bat oinarrian elektrizitatea sortzeko garaian produzitzen da, erregai fosilak erretzean`. Argi indar etenaldia, bihar, 20:00etatik 20:05era.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!