Urrian euri dezente egin du eta urtegiaren %87 dago beteta, urteroko bataz bestekoaren gainetik.
Azaroaren hasieran Añarbe ur askorekin ageri zaigu. Aurreko hilabeteetan euri asko egin du, eta horrek urtegiaren %87 betetzea ekarri du. 2006an, garai honetan, urtegia %56an zegoen beteta, eta bataz beste, azaro hasieran %65ean egoten da.
Iaz baino euri gehiago egin du aurtengo urrian (170 litro metro karratuko; iaz 106 litro), nahiz eta urteroko mediaren azpitik ibili (190 litro). Azken 12 hilabeteak, ordea, oso euritsuak izan dira, eta urteroko bataz bestekoaren gainetik egin du (2.184 litro).
Kronikak aldika Añarbeko ur egoeraren berri emango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!