Ezindutako adinekoak etxean dituztenentzat laguntza taldea martxan jarriko da bihar, Sendian Programaren barruan. Laguntza talde hauetan Matiako Arantxa Sein Psikologoarekin bilduko dira, eta honek zaintzaren inguruko orientazioa emango die, besteak beste, izan ditzaketen zalantza, kezka eta abarrei erantzunez.
Lehenengo bilera bihar
Bihar izango da lehenengo bilera, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara Ongintzan. Bilerak hamabostean behin egingo dira; hurrengo bilerak, hain zuen ere, azaroaren 28an eta abenduaren 12an izango dira. Aurretik Sendian programaren barruko ikastaroa egin dutenei bidali zaie dagoeneko laguntza talde hauei buruzko informazioa. Dena den, ikastaroa egin ez duten pertsonek ere parte har dezakete orientazio talde hauetan. Izena emateko Ongintzako telefono zenbaki honetara deitu behar dute eta Antton gizarte laguntzailearen galdera egin: 943 557854. Ikastaroaren jarraipena Laguntza talde hau lehendik Diputazioak martxan jarritako Sendian programari jarraipena ematera dator. Dagoeneko ikastaro bat egin da urrian ezindutako adinekoen zaintzan dabiltzan senitartekoekin. Bilera hauek ikastaro horren jarraipena izango dira.