Josune Bereziarturen eskaladak ikusgai gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 12a, 01:00

Arratsaldeko 19:30etan izango da argazki proiekzioa, Biterin.

JOSUNE Bereziartu eskalatzaile ordiziarra izango da gaur Biteri kultur etxean, Uda alpinoa izeneko diaporama aurkezteko. Bertan 2006ean zehar egindako zenbait eskalada ikusteko aukera izango da. 2006 urtea berezia izan zen Josune Bereziarturentzat, neguan, izotzean eskalatzen aritu eta, udaberrian, 8b + mailako bide bat bistaz eskalatu zuen. Maiatzean, Ordesako Pirinioetako ibarreko eskaladak egin zituen. Uztailean, aldiz, Alpeetako bide klasiko batzuk egin zituen, bertan, Grandes Jorasses mendiko Walker Espoloi sonatua eskalatzea lortu zuen. Bihar, Pantxi Sanchez Dehesaren txanda izango da, leku eta ordu berean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!